Txikitatik teilatu gorria, pareta txuria eta bi leihoduneko baserri itxurako etxeak margotzera kondenatua izandakoa. Garai hartan bizi nintzen etxeak bost pisu zituen, teilatua beharrean terraza eta fatxadak berriz adreiluaz gain kolore urdina zuen. Ez da broma. Ez nintzen ausartzen nire etxea margotzera. Aitak gidatu beharrean ia beti amak gidatzen zuen eta horrek ere lotsarazten ninduen. Betiko koloreak, betiko ereduak... Hori eta gauza gehiago aldatu nahiko nituzke Ainere-ño izandakoan.
2012/03/13
Hezkuntza sistemaren paradigma
CON EL COLE A CUESTAS
Eskolaren dimentsio desberdinak erakusten dituen dokumentala.
2012/03/12
Zer egin behar dugu hondakinekin?
EKO eta BERDE itxurak egiteari uzteko garaia heldu da.
2012/03/11
KAFKA ETA PANPINA BIDAIARIA
Jordi Sierra i Fabra
Franz Kafkak, hil baino urtebete
lehenago, Berlingo Stegliz parkean paeatzen zebilela, erabat
atsekabetuta negarrez ari zen neskatila bat aurkitu zuen: panpina
galdu berri zuen. Haurra lasaitzeko idazleak istorio bitxi bat asmatu
zuen: panpina ez zen galdu, bidaia bat egitera joana zen, eta
neskatilak laster gutun bat jasoko zuen.
Kafkak, bat-batean panpinen postari
bihurturik, gau hartan bertan idatzi zuen gutun hori, liburu hau
osatzen duten gutunetan lehena.
Halaxe dio;
“Elsi: jakin behar duzu beti aurrera
jarraitzea dela bizitzea, etekina ateratzea une bakoitzari, aukera
bakoitzari eta behar bakoitzari. Zeuk ere halaxe egingo duzu hemendik
urte batzuetara. Pertsonak eta panpinak sentipenez eta emozioz
beterik gaude, eta pixkanaka hustu egin behar ditugu. Zure ondoan
urte hauek igaro eta gero, denik eta panpinarik zoriontxuena egin
nauzu, energiaz gainezka. Pozik egon zaitezen nahi dut, oso pozik,
zeren naizen guztia zuri zor baitizut. Zuk zaindu nauzu, zuk erakutsi
didazu, eta panpina zintzoa egin nauzu. Orain, bizimodu berriari
ekiteko prest nagoelarik, tristea izan da abiatzea, zu utzita, baina
ederra ere izan da, zuri esker libre bainaiz hori egiteko”.
Ikusitakoak
Sarrionandiaren “Ni ez naiz hemengoa” liburuan izan nuen Franz Kafkaren berri lehen aldiz.Bertan panpin baten historioa kontatzen zuen.
Geroztik lagun batek idazle honen liburu bat oparitu zidan, Relatos Completos. Aurkibidean Sarrionandiak aipatzen zuen Kafka eta panpina bidaiariaren ipuina bilatzen saitu banintzen ere ez nuen lortu.
Aurreko astean ordea Victoria Eugenia antzokira joan nintzen teatroa ikustera, eta hantxe topatu nuen Kafka eta panpina bidaiaria. Ttanttaka konpainiak Jordi Sierra idazlearen liburuan oinarritutako antzezlan paregabea. Personaiak egiazkoak bezain fantastikoak dira eta oholtza gainean sortzen den sentimendua unkitzeko modukoa.
Aktoreak: Aitziber Garmendia, Joxe Ramon Soroiz eta Ainara Ortega.
Zuzendaria: Fermando Bernués.
Liburua ere maitasunez betea....
Suscribirse a:
Entradas (Atom)
