ONGI ETORRI


Emaztea senarrarekin erosi berria zuten etxeko leihotik begira jarri zen. Parez pare bizilagunaren izarak zituen, zikinak oso, haren ustean.
  • Ikusi zein zikinak dauden maindireak! - esan zion senarrari.
Hurrengo egunean emazteak ekintza bera egin zuen.
  • Gaur ere arropa zikin-zikina eseki du gure aldamenekoak... Zatoz ba! Ikus ezazu zure begiekin, arrituta geldituko zara!
Senarra leihora urbildu zen.

Hurrengo egunean, emazteak:
  • Hara! Bejondeiola! Gure bizilagunak maindireak garbitzen ikasi du edo eta gaurkoan jaboia erabili ote du?
  • Ez bata ez bestea. - gizonaren erantzuna.
  • Zer diozu? - Emazteak harriturik.
  • Gure leihoko kristalak garbitu ditut.  

    ...................................


    Bizilagunaren izarei begira egotea ez da delitua, aitzitik, norbanakoaren pentsamenduan bidaiatzeko ariketa interesgarria izan daiteke; amets egin dezakezu, imaginatu, konpartitu, proposatu..

    Zuek ere halaxe egitea nahiko nuke; zuen esanak blog honetan konpartitzea.

    Hemen izarak zintzilik daude, beti ere berau kristal garbiekin ikusten badituzue...

    Ongi etorri beraz eta hasi kuxkuxian!!


No hay comentarios:

Publicar un comentario