Jordi Sierra i Fabra
Franz Kafkak, hil baino urtebete
lehenago, Berlingo Stegliz parkean paeatzen zebilela, erabat
atsekabetuta negarrez ari zen neskatila bat aurkitu zuen: panpina
galdu berri zuen. Haurra lasaitzeko idazleak istorio bitxi bat asmatu
zuen: panpina ez zen galdu, bidaia bat egitera joana zen, eta
neskatilak laster gutun bat jasoko zuen.
Kafkak, bat-batean panpinen postari
bihurturik, gau hartan bertan idatzi zuen gutun hori, liburu hau
osatzen duten gutunetan lehena.
Halaxe dio;
“Elsi: jakin behar duzu beti aurrera
jarraitzea dela bizitzea, etekina ateratzea une bakoitzari, aukera
bakoitzari eta behar bakoitzari. Zeuk ere halaxe egingo duzu hemendik
urte batzuetara. Pertsonak eta panpinak sentipenez eta emozioz
beterik gaude, eta pixkanaka hustu egin behar ditugu. Zure ondoan
urte hauek igaro eta gero, denik eta panpinarik zoriontxuena egin
nauzu, energiaz gainezka. Pozik egon zaitezen nahi dut, oso pozik,
zeren naizen guztia zuri zor baitizut. Zuk zaindu nauzu, zuk erakutsi
didazu, eta panpina zintzoa egin nauzu. Orain, bizimodu berriari
ekiteko prest nagoelarik, tristea izan da abiatzea, zu utzita, baina
ederra ere izan da, zuri esker libre bainaiz hori egiteko”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario