Ikusitakoak
Sarrionandiaren “Ni ez naiz hemengoa” liburuan izan nuen Franz Kafkaren berri lehen aldiz.Bertan panpin baten historioa kontatzen zuen.
Geroztik lagun batek idazle honen liburu bat oparitu zidan, Relatos Completos. Aurkibidean Sarrionandiak aipatzen zuen Kafka eta panpina bidaiariaren ipuina bilatzen saitu banintzen ere ez nuen lortu.
Aurreko astean ordea Victoria Eugenia antzokira joan nintzen teatroa ikustera, eta hantxe topatu nuen Kafka eta panpina bidaiaria. Ttanttaka konpainiak Jordi Sierra idazlearen liburuan oinarritutako antzezlan paregabea. Personaiak egiazkoak bezain fantastikoak dira eta oholtza gainean sortzen den sentimendua unkitzeko modukoa.
Aktoreak: Aitziber Garmendia, Joxe Ramon Soroiz eta Ainara Ortega.
Zuzendaria: Fermando Bernués.
Liburua ere maitasunez betea....
No hay comentarios:
Publicar un comentario